From Wikipedia, the free encyclopedia
Jonas Lauritz Idemil Lie (Hokksund,1833ko azaroaren 6a – Stavern, 1908ko uztailaren 5a norvegiar idazlea izan zen. XIX. mendeko Norvegiako literaturako lau idazle handienetako bat da, Henrik Ibsen, Bjørnstjerne Bjørnson eta Alexander Kjellandekin batera.
Jonas Lie (idazlea) | |
---|---|
(1904) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hokksund, 1833ko azaroaren 6a |
Herrialdea | Norvegia |
Bizilekua | Elisenfryd (en) |
Heriotza | Sandvika (en) , 1908ko uztailaren 5a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Fredriksvern Church (en) |
Familia | |
Aita | Mons Lie d.y. |
Ezkontidea(k) | Thomasine Lie (en) (1860ko maiatzaren 26a - 1907ko urriaren 6a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q110874390 |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea, kazetaria eta abokatua |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society of Arts and Sciences in Gothenburg (en) Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea |
Bost urte zituenetik bizi izan zen Tromsøn, Zirkulu polar artikoan, non bere aita sheriffa izan zen. Frederikshavengo Itsas Eskolan sartu zen, baina ikusmenaren akats batek itsasoko bizitza uztera behartu zuen. 1851n Christianiako Unibertsitatean sartu zen eta bertan Ibsen eta Bjornson ezagutu zituen. 1857an zuzenbidean lizentziatu eta abokatu lanetan hasi zen.
Egunkarietarako idazten hasi zen eta 1866an olerki liburu bat argitaratu zuen arrakasta gutxirekin. 1863 eta 1864 artean Illustreret Nyhedsblad aldizkaria argitaratu zuen. 1880. urtean Den Fremsynte argitaratu zuen, Norvegiako iparraldeko itsasoari eta sineskeriei buruzko ipuin bat.
1874an, Norvegiako parlamentuak artista-soldata eman zion. Erroman, Alemaniako iparraldean eta Bavarian bizi izan zen eta neguak Parisen. 1893an Norvegiara itzuli zen behin betiko.
Norvegiako natura, herriaren bizitza eta espiritu soziala islatu zituen bere lanetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.