John Ruskin
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Ruskin (Londres, Ingalaterra, 1819ko otsailaren 8a – Brantwood, Cumberland, Ingalaterra, 1900eko urtarrilaren 20a) ingelesezko idazlea, arte-kritikaria, historialaria eta soziologoa izan zen. William Turner ingeles pintorearen eta prerrafaelisten aldeko agertu zen Modern Painters (1843-1860, Pintore modernoak, bost liburuki) obra handian. Estetikari buruz zituen ikuspegiak The Seven Lamps of Architecture (1849, Arkitekturaren zazpi puntuak) eta The Stones of Venice (1851-1853, Veneziako harriak, hiru liburuki) obretan azaldu zituen. Ingalaterrako langileentzako gutun politikoak idatzi zituen (1871-1887, Fors Clavigera), eta amaitu gabe utzi zuen autobiografia bat (1885-1889, Praeterita). Oxfordeko Unibertsitateko arte-saileko irakasle izan zen 1869-1879 eta 1883-1884 urteetan.
John Ruskin | |||
---|---|---|---|
1871 - 1900 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1819ko otsailaren 8a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Coniston (en) , 1900eko urtarrilaren 20a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Coniston (en) | ||
Familia | |||
Aita | John James Ruskin | ||
Ama | Margaret Cock Ruskin | ||
Ezkontidea(k) | Effie Gray (en) (1848ko apirilaren 10a - 1854) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Christ Church (en) Londresko King's College | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, arte-kritikaria, arte-historialaria, filosofoa, margolaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, poeta, literatura-kritikaria, arkitektoa, kazetaria eta aesthetician (en) | ||
Lantokia(k) | Britainia Handia | ||
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Historic Society of Lancashire and Cheshire (en) Guild of St George (en) | ||
Mugimendua | Prerrafaelismoa Librepentsalaria | ||
Izengoitia(k) | Kata Phusin | ||
Gizarte modernoak eragiten dituen arazoak aztertu zituen ondorengo lanetan: The Two Paths (1859, Bi bideak), Sesame and Lilies (1865, Sesamo eta loreak) eta The Crown of Wild Olive (1866, Oihaneko olibondoaren koroa). Obra sozialetan ahitu zuen bere dirutza.