John Brown
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Brown (Torrington, Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1800eko maiatzaren 9a - Charles Town, Virginia, Ameriketako Estatu Batuak, 1859ko abenduaren 2a) abolizionista izan zen, Ameriketako Estatu Batuetan esklabotasuna ezeztatzeko bide bakarra armetan altxatzea zela aldezten zuena. Halaxe egin zuen berak, eta atxilotu eta urkatu egin zuten. Haren matxinada armatua izan zen Estatu Batuetako Gerra Zibilaren eragileetako bat.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
John Brown | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | John Brown | ||
Jaiotza | Torrington (Connecticut), 1800ko maiatzaren 9a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Torrington (Connecticut) Hudson (Ohio) North Elba (New York) John Brown Home (en) Akron | ||
Heriotza | Charles Town, 1859ko abenduaren 2a (59 urte) | ||
Hobiratze lekua | North Elba (New York) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea | ||
Familia | |||
Aita | Owen Brown | ||
Ama | Ruth Mills | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abolitionist (en) , ekintzailea, tanner (en) , postmaster (en) eta ekintzaile soziala | ||
Lan nabarmenak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Provisional army (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Pottawatomie Massacre (en) Battle of Osawatomie (en) John Brown's raid on Harpers Ferry (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Eliza kongregazionala Kalbinismoa | ||
Itxi
Gaur egun, hari buruzko ikuspegiak askotarikoak dira: batzuen ustez, askatasunaren aldeko martiri bat da (hala ageri da, adibidez, John Brown's Body abestian); beste batzuek, aldiz, erotzat eta terroristatzat dute.