From Wikipedia, the free encyclopedia
João Gilberto —jaiotza-izena: Prado Pereira de Oliveira— (Juazeiro, Brasil, 1931ko ekainaren 10a - Rio de Janeiro, 2019ko uztailaren 6a) brasildar musikagilea izan zen, Brasilgo musikagile nagusietako bat.
João Gilberto | |
---|---|
(1996) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | João Gilberto Prado Pereira de Oliveira |
Jaiotza | Juazeiro, 1931ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Brasil |
Bizilekua | Rio de Janeiro |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2019ko uztailaren 6a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Niterói |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Astrud Gilberto (1960 - 1964) Miúcha (1965eko apirila - 1971) |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, gitarra-jotzailea, kantugilea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) eta estudioko musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | João Gilberto |
Genero artistikoa | bossa nova sanba Indie popa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa bass (en) |
Diskoetxea | Warner Music Group |
joaogilberto.com | |
|
1950eko hamarraldiaren hasieran Atlántida kafetegiaren inguruan bildu zen musikagile-taldeko kideetako bat izan zen. Brasilgo sanba-erritmoak eta jazza bateratzen dituen bossa nova musikaren sortzaileetako bat zen, Antonio Carlos Jobimekin batera, eta sanba eta bossa nova ezagunenen egilea.
1959an, lehen disko Chega de Saudade argitaratu zuen. 1964an, berriz, Brasilgo musikan berebiziko eragina izan duen disko baten grabazioan parte hartu zuen, Stan Getz saxofoi-jotzailearekin, Antônio Carlos Jobim musikagilearekin eta garai hartako emazte Astrud Gilberto abeslariarekin. Disko hartan Brasilgo hainbat abesti ezagun bildu zituzten, besteak beste Corcovado, Garota de Ipanema ("Ipanemako neskatxa", mundu osoan ospetsu bihurtu dena) eta Desafinado, eta sekulako arrakasta izan zuen: Estatu Batuetan gehien saldu ziren diskoetako bat izan zen, eta sei Grammy sari lortu zituen. Harrezkero, hainbat disko grabatu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Gilberto |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.