From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Claude Killy (Saint-Cloud, 1943ko abuztuaren 30a) frantses eskiatzaile ohia da. Chambéryn eta Grenoblen egin zituen ikasketak, Frantziako Alpeetan, eta eski-brigada batean hasi zen eskiatzen, Chamonixen. Eskiatzaile arina izan arren, pistako probetan nabarmendu zen, eta munduko proba onenak irabazi zituen berehala: Hahnenkammeko slaloma (1965), Kandaharko slaloma (1966). 1996an urrezko hiru domina lortu zituen Portillon. 1967an eta 1968an, Munduko Txapelketa irabazi zuen, eta urrezko hiru domina lortu zituen (slaloma, slalom erraldoia eta jaitsiera) Neguko Olinpiar Jokoetan, Grenoblen (1968).
Jean-Claude Killy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Cloud, 1943ko abuztuaren 30a (81 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Danielle Gaubert (en) (1973ko azaroaren 2a - 1987ko azaroaren 3a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa, aktorea, aduana-agentea eta automobil-pilotua |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.