Javier Maximiliano Alfredo Hipólito Valle-Riestra y González-Olaechea (Lima, 1932ko urtarrilaren 5a – ibidem, 2024ko uztailaren 6a) perutar abokatu eta politikaria izan zen. Peruko lehen ministroa izan zen 1998ko ekainaren 4tik abuztuaren 21era.
Peruko Pontifizioko Unibertsitate Katolikoan zuzenbidea ikasi zuen eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean doktoratu zen. APRA alderdiko kide izan zen eta 1963tik 1969ra Limako udaleko zinegotzia izan zen. 1969 eta 1976 artean Juan Velasco Alvarado presidente zela erbesteratu zen, eta 1978an Peruko Billtzar Konstituziogileko kide izendatu zuten. 1980an diputatu hautatu zuten, eta 1985ean eta 1990ean senatari. 1998an Alberto Fujimori presidenteak lehen ministro izendatu zuen. Bi hilabete geroago dimititu zuen herrialdea demokratizatzeko saiakerak porrot egin zuenean, eta Fujimoriren oposizioko lehen ministro bakarra izan zen.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.