From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Caño Moreno (Barakaldo, 1943 – 2009ko irailaren 10a) euskal herritar abokatu eta politikaria izan zen, Eusko Alkartasunaren sortzaile eta Eusko Jaurlaritzaren sailburua izandakoa[1].
Javier Caño | |||
---|---|---|---|
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barakaldo, 1943 | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | 2009ko irailaren 10a (65/66 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Zuzenbidea ikasi ondoren, Babcock & Wilcox enpresan lan egin zuen eta abokatu bihurtu zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Forala eta Autonomikoaren irakasle izateaz gain 1997 eta 1999 artean dekanoa izan zen[2]. Hainbat lan idatzi zituen foruez eta eskubide historikoez[3].
Politika munduan EAJn hasi zen eta Eusko Kontseilu Nagusiko idazkaria izan zen 1979] eta 1980an. Hortik eta 1985 arte legebiltzarkide eta sailburua izan zen Garaikoetxearen gobernuetan. Lehendabiziko Legealdian Idazkaritzan berriro eta bigarrenean Lan Sailean[4].
EA sortzeko lagundu eta 1990 arte legebiltzarkide izaten jarraitu zuen. 1991 eta 1995 artean, EA gobernuan sartu eta Justizia sailburu bihurtu zen[5]. 2006an EAko Fundazioaren lehendakari izendatu zuten[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.