Jartxa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jarcha edo jartxa (arabieraz, خرجة jarŷa, "amaiera" edo "irteera") Hispania musulmanean sortutako herri-lirika mota bat da, moaxaja izeneko lirika lanen azken zatiari, erromantzez zegoen zatiari, deitzen zitzaion jarcha.
Erdi Aroan, X-XI. mendeetan dokumentatu dira. Garai hartako dialekto erromantze-arabiarrean sortu ziren, bere garaian andalusiar askok erabiltzen zuten hizkera.
Uste da poeta arabiarrek eta poeta juduek sortuak zirela, baina, batez ere, aristokraziako emakumezkoek sortu zituztela uste da. Iberiar penintsulan topatu diren erromantzez idatzitako poemarik zaharrenak dira jarchak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.