Jardueretan oinarritutako ikaskuntza
ikasleak erdigunean jartzen dituen ikaskuntza metodologia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jardueretan oinarritutako ikaskuntzak, edo egiten ikasi metododologiak, edo ingelesetik nazioartekotu den akronimoak, ABL-k irakaskuntzaren ikuspegi pedagogiko ugari deskribatzen ditu. Bere oinarrizko premien artean, ikaskuntza esperimentu eta jarduera praktiko batzuk egitean oinarritu behar dela aldarrikatzea da. Jardueretan oinarritutako ikaskuntzaren ideia, haurrak informazioaren hartzaile pasiboak izan beharrean, ikasle aktiboak izan behar dutela dioen ideia komunean oinarritzen da.
Haurrari bere kabuz esploratzeko aukera ematen bazaio eta ikasteko ingurune egokiena eskaintzen bazaio, ikaskuntza alaia eta iraunkorra izango da.