From Wikipedia, the free encyclopedia
JJ Cale (edo J.J. Cale)(Tulsa, Oklahoma, 1938ko abenduaren 5a - La Jolla, Kalifornia, 2013ko uztailaren 26a), AEBetako musikagilea izan zen. Benetako izena John Weldon Cale zuen, eta ezaguna da, batez ere, Eric Clapton famatu zuten kantetako bi idatzi zituelako: After Midnight eta Cocaine. Lynyrd Skynyrd taldearen Call Me The Breeze eta I Got the Same Old Blues kantak ere, berak idatzi zituen.
JJ Cale | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Weldon Cale |
Jaiotza | Oklahoma City, 1938ko abenduaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | La Jolla, 2013ko uztailaren 26a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Mission San Luis Rey Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Christine Lakeland (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, musikaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | J.J. Cale, J. J. Cale eta JJ Cale |
Genero artistikoa | herri-musika bluesa |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Shelter Records (en) |
jjcale.com | |
|
Cale "Tulsa Sound" izenekoaren sortzaileetako bat izan zen, blues, rockabilly, country eta jazz musikak uztartzen dituen soinua.
Bere estiloa "lasaia" dela esan izan da, eta honakoak ditu ezaugarririk aipagarrienak: shuffle erritmoak, akorde aldaketa lañoak, ahots bikoiztuak eta letra ziztatzaileak eta inteligenteak.
Gitarra-jotzaile berezia zen; berezia zuen punteatzeko modua, eta bere soloak arinak eta neurrikoak dira. Bere konposizioak xaloak eta artifiziorik gabeak dira, eta hala islatzen dute bere grabazioek, normalean berak eginak, erritmo-kaxa baten laguntzaz.
Artista askok jaso dute Caleren eragina; besteak beste, Eric Claptonek, Mark Knopflerrek, Neil Youngek edo Bryan Ferryk. Beste askok bere kanten bertsioak egin dituzte. Kanta horien artean ezagunenak "Cocaine", "After Midnight", "Call Me the Breeze", "Travelling Light" eta "Sensitive Kind" dira.
Ospeari, bira luzeei eta maiztasun finkoz grabatzeari zien nazka ere oso ezaguna da. Musikari askorentzat gurtzeko moduko artista izan da, baina ez oso ezaguna.
Azken urteetan, bere musika publiko zabalago eta gazteagoarengana iritsi zen, beste arrazoi batzuen artean, "To Tulsa and Back: On Tour with J.J. cale" izeneko dokumentalari esker, eta 2008ko Grammi sarietan, "Blues Garaikideko Disko Onena" saria jaso zuelako berak eta Eric Claptonek elkarlanean eginiko "The Road to Escondido" diskoak.
2013ko uztailaren 26an, La Jollako (Kalifornia) Scripps Ospitalean hil zen, bihotzekoak jota.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: JJ Cale |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.