Jörg Demus

piano-jotzaile austriarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Jörg Demus

Jörg Demus (Sankt Pölten, 1928ko abenduaren 2a - Viena, 2019ko apirilaren 16a) austriar piano-jotzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jörg Demus
Thumb
Bizitza
JaiotzaSankt Pölten, 1928ko abenduaren 2a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena, 2019ko apirilaren 16a (90 urte)
Hobiratze lekuaViena
Familia
AitaOtto Demus
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en)
(1940 - 1945)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Itxi

Biografia

Sei urterekin hasi zen piano eskolak jasotzen, eta hamaika urteko mutiko bat baino ez zela onartu zuten Vienako Musikaren Akademia entzutetsuan, pianoa eta orkestra zuzendaritza ikasteko. Debuta egiteko garaia ere goiz iritsi zitzaion, hamalau urterekin, artean ikaslea zela. Bigarren Mundu Gerra betea zen, eta Vienako Musikverein entzutetsuko Brahms aretoan errezitala eginda agertu zen gaztea lehen aldiz jendaurrean. Gerra amaituta, mundu osoan jo zuen —Europa, Australia, Hego Amerika, AEBak eta Japonian izan zen biran—, eta Paul Badura-Skodarekin eta Friedrich Guldarekin batera, gerra osteko pianista austriar nabarmenetako bat bilakatu zen. Vienan, laurogeita hamar urterekin, gaixotasun labur baten ondotik.[1]

Vienako Musikaren Akademian hamazazpi urterekin graduatu ostean, ospe handiko maisuen gidaritzapean jarraitu zuen ikasten pianoa, organoa, zuzendaritza eta konposizioa. Vienan lehenik, eta Parisen ondoren. 1956an Busoni saria irabazi zuen, eta bakarlari ibilbide oparoa osatu zuen handik aurrerakoan ere.[1]

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.