![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f1/Izaskun_Arandia._zinegilea.jpg/640px-Izaskun_Arandia._zinegilea.jpg&w=640&q=50)
Izaskun Arandia
zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizle euskalduna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izaskun Arandia Galarraga (Tolosa, 1972ko otsailaren 26a), gidoilari, zuzendari eta ekoizle euskalduna da. Batez ere zineman aritua, baita antzerki eta telebistan ere. 16 urte atzerrian bizi ondoren, Euskal Herrira itzuli eta bertan IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta 'Agur Esatea' (2013), 'Muga Deitzen da Pausoa' (2018), '2 Urte 4 Hilabete eta Egun 1' (2020), eta 'Non dago Mikel?' (2021) bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan.
Izaskun Arandia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1972ko otsailaren 26a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : publizitate Bournemouth University (en) ![]() ![]() |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Antzezlan, websail, film labur eta film luzeetan parte hartu du eta ETBrako ere kolaboratu du. 2016an Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea (Hemen) sortu zuen eta bere presidente-kide da gaur. EHko Gidoilari Profesionalen Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide, eta FAGAko (Estatu mailako gidoilari elkarteen federazioa) ordezkari izan da Europako Gidoilari Federazioan (FSE). Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMAN (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldian, FICMAn (Bartzelona), Zinegoak, FANT eta Zinebin (Bilbo). Tinko euskara elkartean ere lanegin du urteetan, kazetaritza artikulu ugari ere argitaratu du eta irakasle ere aritzen da Mondragon unibertsitatean.
Marian Galarraga, euskal bikoizketaren aintzindariaren alaba da.