Izar-mulko
Grabitazio-indarrak batzen dituen izarren taldea; izar gutxi batzuek edo izar askok (milaka edo milioika izarrek) era dezakete taldea, eta guztiak galaxia berekoak izan ohi dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar-mulkoak[1] izar-taldeak dira. Sistema bereko argizagi askoz osatutako multzoa da; erdigune baten inguruan dabilena (globularra) edo erdiguneak multzoan erakar indar handirik ez duena (irekia).[2]
Begi-bistan ikusgai diren izar-mulkorik ezagunenak Pleiadeak, Hiadeak eta Aska dira.