politikari kroaziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ivica Račan (1944ko otsailaren 24a - 2007ko apirilaren 29a) ezkerreko politikari kroaziarra eta herrialdeko Lehen Ministroa (2000 – 2003) izandakoa.
Ivica Račan | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2000ko urtarrilaren 27a - 2003ko abenduaren 23a ← Zlatko Mateša (en) - Ivo Sanader →
1992ko irailaren 30a - 1995eko urtarrilaren 30a
1989ko abendua - 1990eko azaroa - baliorik ez → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Ebersbach-Neugersdorf eta Ebersbach (en) , 1944ko otsailaren 24a | ||||||
Herrialdea | Kroazia | ||||||
Heriotza | Zagreb, 2007ko apirilaren 29a (63 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Mirogoj | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko minbizia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Faculty of Law of the University of Zagreb (en) | ||||||
Hizkuntzak | Kroaziera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta legelaria | ||||||
Kidetza | Europako Kontseiluko Legebiltzarra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Social Democratic Party of Croatia (en) | ||||||
Nazien jazarpenak ondorio zuzena izan zuen Račan umearengan; amaren sabelean zegoenetik. Ama, haurdun, kontzentrazio esparru batean zegoen, eta handik ateratzea lortu zuen Alemaniako emakume batek neskametzat hartu zuelako; horregatik zen Račan, sortzez, Alemaniakoa. II. Mundu Gerra amaitu ostean, orduko Jugoslaviara itzuli zen familia, egungo Kroaziara.
Arauak apurtu zaletzat zuen bere burua. Eragile izan zen Ivan Račan Kroaziako historian, baina politikaren alorrean. Aktore ikasketak egiteko ahaleginetan kale egin ostean, 1960ko hamarkadan Zuzenbidea ikasten hasi zen, eta 1967. urtean, karrera amaituta, Komunisten Ligan karguak hartzen hasi zen. Komunismoko urterik itxienen ostean, 1990ean, lehen hauteskunde demokratikoen bultzatzailea izan zen, eta 2000-2003 epean lehen ministro kargua bete zuen, koalizio demokratiko baten buru. Franjo Tudjman buruzagi nazionalistaren agintaldiaren ostean, aldaketak eragin nahi izan zituen Račanek Kroazian; buruzagi ez nazionalista izan zen, europazale sutsua, eta sozial-demokrata.
Urrats erabakigarria gauzatu zuen 1989. urtean Serbiako buruzagi komunista Slobodan Milosevici aurre egin, eta Jugoslaviako Komunisten Ligarekin harremanak eten zituenean; Kroazian lehen aldiz boz demokratikoak egitea ahalbidetu zuen horrek, nazionalistak gailentzea, eta 1991n Kroazia herrialde independente bihurtzea.
Egun, oposizioko burua zen Račan. 2004an Kroazian egin ziren bozetara aurkeztu zen, baina ez zuen irabazi, eta lehen ministro kargua utzi behar izan zuen. Kroaziako Batasun Demokratikoa (HDZ) alderdi nazionalistak hartu zuen, berriro ere, Kroaziako buruzagitza. Minbizi batek abailduta hil zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivica Račan |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.