Itzamná
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itzamná maia zibilizazioan zeruko jainkoa zen, maia panteoian goi-goian dauden jainkoetariko bat. Paul Schellhasek D letrarekin izendatu zuen. Ikertzaile batzuek Zamná apaizaren irudi jainkotua ikusten dute berarengan. Konkistaren ondorengo dokumentuetan "Zeruko Goi Jauna" bezala aipatzen dute. Askotan trono baten gainean irudikatzen zuten, beste jainko guztien gainean.[1] Itzamná Hunab Kuren semea zen. Hunab Ku maientzat gauza guztien sortzailea zen. Hain handia zen ezen ezin zela bere irudia errepresentatu. Lan ikaragarri hori guztia egin ondoren Hunab Ku ezer egin gabe gelditu zen, gizakiekin ezin zuen gehiagorik egin, eta bere semeak, Itzamnák, gizakiekiko bere funtzioak hartu zituen, maia panteoian goiko tokia hartuz. Itzamnák, besteti, heroi bezala munduaren sorkuntzan hartu zuen parte.
Jakinduriaren, zientzien, eta konozimenduen jaikoa da. Kodizetan zahar hortz gabeko baten moduan agertzen da. Bere izena azaltzeko bi jeroglífiko ditu: Lehenegoa aren itzura idazten da eta bigarrenean Ahau egunaren sinboloa. Sinbolo honek errege emperadorea monarka pritzipea eta gizon gorena adierazten du, Ahau 20 egun maietatik importanteena da.
Itzamna seruaren, egunaren eta gauaren jaikoa da.
Esaten dute itzamna idazkera eta liburuak asmatu zituela.