Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala (ingelesezko siglengatik ezagunagoa, INES edo International Nuclear Event Scale) Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak sortu zuen eskala bat da eta helburu hau du: istripu nuklearren bat gertatuz gero, segurtasunari buruzko informazio garrantzitsuaren faltarik gabe komunikazio azkarra ahalbidetzea. Zenbait irizpide eta adierazle zehaztu dira, agintari ofizial ezberdinek gertaera nuklearrei buruz emandako informazioa koherentea izan dadin.
Eskalak 8 maila hauek ditu:
7 – Istripu larria
6 – Istripu garrantzitsua
5 – Kokalekutik kanpoko arriskudun istripua
4 – Kokalekutik kanpoko arriskurik gabeko istripua
3 – Gorabehera garrantzitsua
2 – Gorabehera
1 – Anomalia
0 – Desbideratzea (ez du eraginik segurtasunean)