Isambard Kingdom Brunel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isambard Kingdom Brunel (Portsmouth, Ingalaterra, 1806ko apirilaren 9a - Londres, Ingalaterra, 1859ko irailaren 15a) britainiar eta frantziar ingeniaria izan zen. Batez ere, Great Western Railway-en sortzailea izateagatik da ezaguna, Great Western Railway trenbidearen sortzailea izateagatik da ezaguna, hiru lurrunontzi ospetsuz osatutako serie batengatik, baita Erresuma Batuko garrantzi handiko zubi ugariengatik ere. 2002an BBCk (100 Greatest Britons) egindako inkestan garai guztietako bigarren pertsonaia britainiar garrantzitsuena izendatu zuten.
Isambard Kingdom Brunel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portsmouth, 1806ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1859ko irailaren 15a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Marc Isambard Brunel |
Ama | Sophia Kingdom |
Ezkontidea(k) | Mary Elizabeth Horsley (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Caen Normandy (en) Henrike IV.a lizeoa |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari zibila, ingeniari mekanikoa, arkitektoa, ingeniaria eta railway engineer (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Institution of Civil Engineers (en) |
Brunelen proiektuek beti arrakasta izan ez zuten arren, garai hartako ohiko ingeniaritza arazoei irtenbide berritzaileak ematen zizkieten maiz. Bere ibilbide laburrean Brunelek ingeniaritzako lorpen askotan lehena izatea lortu zuen, besteak beste , Tamesis tunelaren eraikuntzan, ibai nabigagarri baten azpiko lehen tunelan eta helizez hornitutako altzairuzko lehen transatlantikoaren garapenean, SS Great Britain.