From Wikipedia, the free encyclopedia
Isabel Zendal Gómez (A Agrela, Santa Mariña de Parada, Ordes, Coruña, 1773ko otsailaren 26a - Puebla de los Angeles, Mexiko), A Coruñako Karitateko Umezurztegiko erizaina eta errektorea izan zen. Francisco Javier Balmisen Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoan parte hartu zuen. Berak zaindu zituen espedizio horretan Ameriketara bidaiatu zuten A Coruñako umezurtz etxeko 22 haurrak, 3 eta 9 urte bitartekoak, eta Filipinetara joan ziren 26ak. Espedizioak hamar urte iraun zituen, eta baztanga edo nafarreriaren txertoa itsasoz haraindiko espainiar lurraldeetara eramateko asmoa zeukan. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) historian izan den nazioarteko misioan joandako lehen erizain gisa jo du.
Isabel Zendal Gómez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Cendal Gómez |
Jaiotza | Ordes, 1773ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Puebla, ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina |
Parte-hartzailea
|
Haren izenaren 35 bertsio daude, horien artean: Isabel López Gandalia, Isabel Sendalla, Isabel Zendalla, Ysabel Gómez Sandalla, Isabel Cendalla eta Gómez, Isabel Cendales, Isabel Gandalla, Isabel Sendales eta Isabel Cendala eta Gómez. [1]
Ordesen jaio zen (A Coruña).
Bere aita, Jacobo Zendal, Santa Cruz de Montaosko parrokiakoa zen eta bere ama, Ignacia Gómez, Parada parrokiakoa.[2] Biak nekazari pobreak ziren.
Bikoteak hainbat ume izan zituen: Bernarda, Isabel (1771), Juan (1774), María Antonia (1776), Jose (1778, jaio zenean), Francisca Antonia (1779), Jose eta Cathalina (1782, bikiak, lehen urtean hil ziren) eta Joseph (1784).[3] Haurtzaroan, bere herriko parrokoarekin eskola partikularrak hartu zituen neska bakarra izan zen. [4]
1778an, bere ama, Ignacia Gómez, baztangaz hil zen[4].
20 urte zituela, Teresa Herrerak sortu zuen A Coruñako Karitateako Ospitalean hasi zen lanean Isabel, lehenengo laguntzaile gisa. [4]
1796ko uztailaren 31n, bere seme Benito jaio zen eta Isabelek ama ezkongabe gisa hazi zuen[4].
1800eko martxoaren 24an Inklusako Errektore lana hasi zuen Karitateako Ospitalean, eta hilean 50 errealeko soldata jasotzen zuen eta lehen baheko irin finarekin egindako ogi libra bat eguneko. 1801eko maiatzetik egunero semearentzat ogi libra erdia jasotzen hasi zen ere eta, abuztutik aurrera, eguneko libra erdi haragi. [2]
1803ko urriaren 14an argitaratu zen Isabel Zendal espediziora batu zeneko dekretua[3]:
‘Conformandose el Rey con la propuesta de Vm. y del Director de la expedicion destinada à propagar en Yndias la inoculacion de lavacuna, permite S.M. que la Rectora de la Casa de Expositos de esa ciudad sea comprehendida en la misma expedicion en clase de Enfermera, con el sueldo y aiuda de costa señalada a los Enfer-meros, para que cuide durante la navegacion de la asistencia y asio de los Niños que haian de embarcarse y cese la repug-nancia que se experimenta en algunos Padres de fi ar sus hijosal cuidado de aquellos, sin el alivio de una Muger de providad.Con esta fha, paso el aviso correspondiente al Ministerio de hacienda para que la Rectora reciva en esa Ciudad la aiu-da de costa de tres mil rs con destino à su havilitación y para el abono en Yndias del sueldo de quinientos pp annuales, conta-dos desde el dia que se embarque y la mitad à su regreso, quedeberà ser de cuenta del Erario; y à Vm. lo participo de Rl orden para la inteligencia de la Junta de caridad, de que es Presidente, y noticia de la Ynteresada. Dios gue à Vm. ms as. Sn Loren-zo y Octubre, 14 de 1803.Josef Ano CaballeroDn Ygnacio Carrillo y Niebla.‘
1803ko azaroaren 30ean, A Coruñako portutik atera zen baztangaren txertoa Ameriketara zeraman 37 pertsonako espedizioa, "María Pita" korbeta itsasontzian. Espedizioa [./https://es.wikipedia.org/wiki/Francisco_Javier_Balmis Francisco Javier Balmis] mediku zirujauak zuzentzen zuen; José Salvany Lleopart bere lankidearen laguntza zeukan eta Karlos IV.a Espainiako erregeak ordainduta zegoen. Isabel Zendal Gómezek umezurtz etxean zuen lana utzi zuen espedizioarekin bat egiteko eta txertoa beren gorputzetan zeramaten 22 umeak zaintzeko. 6 ume Madrilgo Babesgabeen Etxekoak ziren, 11 ume A Coruñako Karidadeko Ospitalekoak eta 5 ume Santiagoko ospitalekoak. Txertoa baztanga izan gabeko haurrek eraman behar zuten soinean eta haur batetik bestera transmititzen zuten 9 edo 10 egunez behin. Umeen artean, Isabelen seme Benito Vélez zegoen, bederatzi urte zituena, Andrés Naya (8 urte), Antonio Veredia (7 urte), Cándido (7 urte), Clemente (6 urte), Domingo Naya (6 urte), Francisco Antonio (9 urte), Francisco Florencio (5 urte), Gerónimo María (7 urte), Jacinto (6 urte), José (3 urte), Juan Antonio (5 urte), Juan Francisco (9 urte), José Jorge Nicolás de los Dolores (3 urte), José Manuel María (6 urte), Manuel María (3 urte), Martín (3 urte), Pascual Aniceto (3 urte), Tomás Melitón (3 urte), Vicente Ferrer (7 urte), Vicente María Sale Bellido (3 urte) eta bidaian zehar hil zen beste ume bat. [2]
Espedizioaren arauek argi eta garbi adierazten dute haurrek jaso behar zuten arreta: ondo tratatuak, mantendua eta heziak izan beahr ziren, bizitzeko lanbidea edota lekua izan arte, betiere, beren maila sozialaren araberakoa. Jatorrizko herrietara itzuli behar zituzten, balintza horrekin eramanak izan zirenak.
Haietako inor ez zen Galizara itzuli.
Haur bakoitzak fardel bat jaso zuen bidaiarako, gauza hauekin:
- bi oinetako pare; sei alkandora; kapela; hiru praka pare, haiei zegokien oihalezko jakekin; eta egun hotzetarako beste praka pare bat oihal sendoagokoa;
- norbere garbiketarako: hiru zapi leporako, beste hiru mukizapi eta orrazia; eta
- jateko: edalontzia, platera eta mahai-tresnak. [4]
Espedizioa Santa Cruz de Tenerifera iritsi zen, eta bertan txertoak ipintzen igaro zuten hilabete bat. Espedizioa Kanariar Uharteetatik 1804ko urtarrilaren 6an joan zen eta Puerto Ricora iritsi zen 1804ko otsailaren 9an. 1805eko otsailaren 7an espedizioa Filipinetara bidean jarri zen 26 umerekin (horien artean Isabelen semea zegoen ere) eta Manilara 1805eko apirilaren 15ean iritsi zen. 1809ko abuztuaren 14an espedizioa Acapulcora itzuli zen. Isabel bere semearekin Pueblan geratu zen eta ez ziren Espainiara itzuli.
Espedizioak 250.000 pertsona inguru txertatu zituen zuzenean. [5]
Isabel Zendal Elkartea A Coruñan jaio zen 2016ko urrian, Galiziako partaidetza Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoen espedizioan ikertzeko, zabaltzeko eta sustatzeko bai tokiko, bai nazioko bai eta nazioarteko mailan.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.