Irutxuloko Hitza
Euskarazko komunikabidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irutxuloko Hitza Donostiako berriak jasotzen dituen euskara hutseko astekaria da, Irutxulo astekariaren oinordekoa. Lehen alea 2005eko otsailaren 17an kaleratu zuten. Hasiera batean egunkari gisa hasi bazen ere, gerora astekari formatura pasa zen. Egun, ostiraletan argitaratzen da papereko edizioa eta webgunean unean uneko albisteak aurki daitezke.