Ficobako geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ficoba (lehen Nazioarteko zubia/Puente Internacional), Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Irun udalerriko Anaka auzoan dagoena, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan, hain zuzen ere. Lapurdi eta Ipar Euskal Herriko mugaren ondoan kokatuta egoteagatik Nazioarteko zubia/Puente Internacional du jatorrizko izen, geltokiak aduana kontrol funtzioa zuen eta. 2010ean gaur egungo izena, Irun Ficoba, hartu zuen.[1] Euskotrenen Hendaiako geltokiarekin batera 1913ko uztailaren 13an inauguratu zen,[2] eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.
Ficoba | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Iparralde hiribidea, 61; 20304 | |||||||
Udalerria | Irun, Gipuzkoa | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||
Irekiera | 1913ko uztailaren 13a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Lasarte-Oria ↔ Hendaia | |||||||
Txik Txak | 31 San Juan plaza ↔ Zahar Etxea |
2019ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean Topo zerbitzuaren geltoki-buru izan zen, Biarritzen ospatu zen 2019ko G7aren gailurra zela eta Hendaiako geltokia itxiarazi baitzuten.[3]
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 20,890. puntu kilometrikoan kokatuta.[4]
Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa, eta kanpoaldean bizikleta aparkalekua du.
1913ko uztailaren 13an Topo zerbitzua Irunetik Hendaiara luzatu zen, eta tartean Nazioarteko zubia/Puente Internacional izeneko geltokia inauguratu zen.[2] Geltokiak aduana kontrolaren funtzioa zuen. Hori dela eta, nasa bitan banatuta zegoen, hesi baten bidez. Trena hesiaren aurreko aldean gelditu eta bidaiari guztiak jaitsi behar zuten kontrola pasatzeko, ondoren trenera berriro igotzeko, hesiaren beste aldean. Denboraldi batez trenez ere aldatu behar izan zen, geltoki hau eta Hendaiakoaren artean anezka ibilgailu bat zegoelarik.
Gaur egun, herrialdeen arteko muga kontrolarik ez dagoela, geltokiak bere jatorrizko funtzioa galdu du, eta horren ordez, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokaren (Ficoba) ondoan dagoenez, geltokiak honi ematen dio zerbitzu. Hala, 2010ean Euskotrenek geltokia Irun Ficoba berrizendatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.