![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/04/Ghettoblaster-family.jpg/640px-Ghettoblaster-family.jpg&w=640&q=50)
Irrati-kasete
Irrati-hargailu batez eta kaseteak erreproduzitzen dituen gailu batez osatua dagoen aparatua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irrati-kasetea irratia eta grabaturiko kaseteak entzuteko erabiltzen den etxetresna elektronikoa da. Kaseteak entzuteko ere erabiltzen da. Bereziki 1980 eta 1990eko hamarkadetan merkaturatu ziren eta bere kasete-grabagailuaren bitartez, irratiko programak grabatzen ziren. 1980ko hamarkadan, bozgorailu parea zuten irrati-kasete handiak ekoiztu ziren, breakdance eta hip-hop musika eta dantza kulturen ikur bilakatu ziren, boombox edo jambox izenarekin, kalean dantza egin eta musika entzuteko tresna moduan erabili baitzituzten.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/04/Ghettoblaster-family.jpg/640px-Ghettoblaster-family.jpg)