Inpala
Bobidoen familiako ugaztun artiodaktiloa, 1 m-ko altuerako antilope liraina dena. Bizkarraldea arre edo gorrixka da, sabelaldea zuria eta marra beltz bana du izterretan. Arrak lira-formako adarrak ditu. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Inpala (Aepyceros melampus) Aepyceros generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Aepycerotinae subfamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. Afrika hegoaldeko basoetan bizi da eta bi azpiespezie ditu, inpala arrunta eta aurpegi beltzduna. Arrisku txikiko espeziea izendaturik dago.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Inpala | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Aepyceros |
Espeziea | Aepyceros melampus Lichtenstein, 1812 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 6,75 hilabete |
Itxi
Adar kurbatu bereizgarriak ditu eta harraparietatik alde egiteko jauzi handiak ematen ditu. Kokapenaren eta urtesasoiaren arabera taldekoia edo lurraldekoia izaten da.