From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Ingemar Stenmark (ˈɪŋɛmar ˈsteːnmark ahoskatua; Joesjö, Storuman, Suedia, 1956ko martxoaren 18a ) suediar eskiatzaile ohia da, slalom-probetan espezializatua. Munduko Kopako eski-lehiaketetako eskiatzailerik onena 1976tik 1984ra bitartean. 1976an, Neguko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen, slalom erraldoia proban, eta 1980an, Lake Placideko Jokoetan, Estatu Batuetan, urrezko bi irabazi zituen, slalom eta slalom erraldoia probetan. Stenmarken garaipen-zerrenda izugarria da: 1978ko munduko txapelketan, urrezko domina slalom eta slalom erraldoian; 1982ko munduko txapelketan, urrezko domina slalomen eta zilarrezkoa slalom erraldoian. Hiru urtez Munduko Kopa irabazi zuen (1976, 1977, 1978); 1975ean, bigarren geratu zen, baita 1980-1984 urteetan ere. 1989an erretiratu zen. Munduko Kopan, slalom eta slalom erraldoian, 86 proba irabazi zituen guztira.
Ingemar Stenmark | |
---|---|
(1979) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Joesjö (en) , 1956ko martxoaren 18a (68 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 181 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingemar Stenmark |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.