From Wikipedia, the free encyclopedia
Indar ionikoa deritzo disoluzio batean dauden ioi guztien elkarrekintza ionikoen baturari. Hau da, disoluzioan dauden ioi guztien kontzentrazioa da, katioien, anioien eta atmosfera ionikoen kontzentrazioa.Katioiak atmosfera ioniko negatibo batez inguratuak daude eta anioiak berriz atmosfera ioniko positiboz.[1] [2]Hori hurrengo ekuazioaz adierazten da:
Non:
Indar ionikoa molarretan(mol/L) adierazten da.
Disoluzio ez-idealentzako beste formula bat erabiltzen da, disoluzio ez-idealen bolumena batugarriak ez direlako, molaritatearen zehaztasuna makalduz.Kasu hauetan erabiltzen den formula honakoa da:
Non:
Horregatik, ekuazio hauetan ikus daitekeen moduan, disoluzioaren ioi kontzentrazioa handitu ahala indar ionikoa handituko da, eta alderantziz. Disolbaturik dauden ioien kargarekin berdina gertatzen da.
Indar ionikoaren kontzeptua Lewis eta Randall-ek asmatu zuten 1921.urtean elektrolito indartsuen aktibitate koefizientea aztertzen ari zirenean.
Debye eta Huckelek kontzeptu hau erabili zuten espezie baten aktibitate koefizientea teorikoki kalkulatzeko.
Espezie baten aktibitate koefizienteak espezie horrek portaera idealetik urruti edo hurbil dagoen adierazten du.Portaera ideala baldin badauka bere aktibitate koefizientea bat izango da.
Baina zerikusiren bat du indar ionikoarekin?Aktibitate koefizientea kalkulatzeko ezinbestekoa da,gainera,bere balioaren arabera bi ekuazio desberdin erabili daitezke(298,15Kelvin-etan):
denez, ikusi dezakegu disoluzio batek egoera ideala izateko bere indar ionikoaren balioa zero izan behar duela.
Indar ionikoak aldaketak izatea disoluzio baten portaeran eraginak izan dezake:
Indar ionikoak eragin dezakeen ondorioak ulertzeko hasieran aipatutako atmosfera ionikoaren kontzeptua kontuan hartu behar da.
Erreaktibo bakoitza kontrako kargako atmosfera ioniko batez inguratuta dago,disoluzioaren ioi kontzentrazioa handitu egiten baldin bada(adibidez disoluzioari gatz bat gehituz)indar ionikoa handitu egingo da eta atmosfera ionikoaren karga ere sendotuko da,honen ondorioz karga netoa txikitu egiten da, hau da, hasieran disolbatutako katioi eta anioien arteko erakarpena txikitzen da indar ionikoa handitzen den bitartean, beraien arteko erakarkuntza ahulduz beraz,oreka lerratuko zen eta disolbagarritasuna handitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.