From Wikipedia, the free encyclopedia
InSight (ingelesezko Interior Exploration using Seismic Investigations, Geodesy and Heat Transport izendapenaren laburdura, euskaraz Ikerketa Sismiko, Geodesiko eta Bero Transmisio bidezko Barne Esploraketa), NASAk Marten irisgailu bat ipintzeko helburua duen misioa da. Kasu honetan irisgailua robot geodesiko bat da eta goi teknologiako ekipoak ditu, hauen bidez Marteko zoruaren azpiko datu geodesikoak eta tenperaturak neurtu eta aztertu daitezke, honela Marteko lehenengo geologia bilakaera ikertzeko.
Operatzaileak | NASA eta JPL |
Misio mota | Marteratzea |
Bidalketa | 2018ko maiatzaren 5a |
Suziria | Atlas V |
Martera heldu | 2018ko azaroaren 26a, 19:52:59, Elysium Planitia |
Berez, misioari 2016an ekitea pentsatua zegoen, baina 2018ra atzeratu zen. 2018ko maiatzaren 5an Kaliforniako base-militar batetik burututako jaurtiketan Atlas V suziriak garraiatuta espazioratu zen. 2018ko azaroaren 26an Marteko Elysium Planitia eremuko zoruan ezarri zen.
InSight-eko erreminta zientifikorik garrantzitsuenak 5 hauek dira:
Temperature/Wind Sensor-en funtzioa, haizearen bibrazioak atzematea da.
Honen funtzio printzipala, Marten dauden hainbat gauza hartzea da hauen ezaugarriak aztertzeko.
RISE Antenna-k Marteko Ipar poloaren oszilazioa neurtzen du, eguzkiak bultzatu eta orbitan tiratzen duen heinean, eta Marteko nukleo metalikoaren tamainari eta osaerari buruzko aztarnak ematen ditu.
SEIS sismometroak Marteren barneko jarduerak eragindako dardarak aztertzen ditu azalaren, mantuaren eta nukleoaren ezaugarriak argitzeko.
HP 3-k Marteren tenperatura hartzen du planetaren barne sakonetik dabilen beroko kantitatea erakusteko.
InSight Atlas V-401ean jaurtia izan zen, eta Vandenberg-etik jaurti zuten, Kaliforniako Ozeano Bareko kostatik.
Planeten arteko hegaldietarako suziri handienetako bat da hau. Suziriak 57,3 metroko altuera du (188 oin), edo 19 solairuko eraikina bezain handia. Guztiz pilatuta, espazio-ontziarekin, V-401 atlasak 730.000 libra inguru pisatzen du (333.000 kilo).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.