Alsaziako ibaia (Frantzia) From Wikipedia, the free encyclopedia
Ill[1] Frantzia ipar-ekialdeko Alsaziako eskualdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibaia da. Rhin ibaiaren adarra da eta ibilbideren amaieratik gertu Estrasburgo hiria dago[2].
Ill (Frantzia) | |
---|---|
Ill ibaia Estrasburgon. | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 216,7 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°27′41″N 7°15′59″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 4.760,5 km² |
Arro hidrografikoa | Rhine basin (en) |
Ur-emaria | 54,1 m³/s |
Bokalea () | Rhin |
Jura mendien iparraldan sortzen da, Winkel herriaren inguruan, 570metrotako altueran. Hasiera batean ekialderantz jotzen badu ere berehala ekiten dio iparralderanzko bideari. Rhin ibaiaren paraleloan egiten du ibilbide guztia, harik eta Offendorf herrian bat egiten duten arte. Mendebaldean Vosge mendiak ditu eta haietatik erreka ugariren ura jasotzen du.
Hainbat ubide eraiki dira ibilbidean zehar Alsaziako hiri historikoak uholdeetatik babesteko, Mulhousen eta Estrasburgon esate baterako. Estrasburgo sarreran Canal du Faux-Rempart ubideak hiria inguratzen du eta alde zaharraren amaiera berriz elkartzen da Ill ibaiarekin. Horrela Estrasburgoko alde historikoa uharte bihurturik dago (Grande Île)[3] eta XVII. mendeko babes egituren parte garrantzitsua da. Ubide txikiak ere eraiki ziren Petite France barrutian, uraren indarra aprobetxatuko zuten errotak ezartzeko.
Rhin ibaiarekin bat egiten duenetik ibaian gora nabigagarria da Estrasburgoraino. Han esklusak daude ezarrita gora egin ahal izateko[4]. Mulhouseraino jarraitzen du nabigagarria izaten eta han Rodano-Rhin ubidearen bidez Dijonera iris daiteke[5]. Ibilbide hau aisialdirako eta turismorako ontzi txikientzako prestaturik dago[6]. Itsasntzi handiek Rhin ibaian gora egiten dute Canal de la Marne au Rhin ubidean eta ondoren hartzen dute Rodano-Rhin ubidea.
Alsaziako udalerri nagusiak zeharkatzen ditu Ill ibaiak, hiri batzuetako erdigunera sartzen ez bada ere. Hegoaldetik iparraldera:
Guztiak ere mendebaldeko Vosges mendetatik datozkio:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.