![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Moonrise_on_Hobart_Bay_-_NOAA.jpg/640px-Moonrise_on_Hobart_Bay_-_NOAA.jpg&w=640&q=50)
Ilargi zuri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Astronomian, ilargi zuria, ilargitea edo ilargi-argia gorputz batek beste baten gainean islatzen duen eguzki-argia da, eta, azken honetan, gaueko iluntasuna uxatzen duena. Lurrean ilargitea gaueko argiztapena da, Ilargian islatutako eguzki-argiaren bidez sortzen dena.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a8/Moonrise_on_Hobart_Bay_-_NOAA.jpg/640px-Moonrise_on_Hobart_Bay_-_NOAA.jpg)
Ilargiaren gainazalak eguzkitik jasotzen duen argiaren %93 xurgatzen duenez, ilargi-argia nahiko ahula da. Hala ere, Ilargiaren hurbiltasuna dela eta, argi horrek orientatzeko eta argazkiak ateratzeko aukera ematen du. Astronomoentzat, efektu kaltegarri du, airean esekita dauden partikulek, Ilargiak argiztatzen dituenean, zeruaren distira eragiten baitute, erakusketa luzeetan zehar, argazki-plakak belatzen dituena.