Igartza jauregia
eraikitako euskal ondare nabaria Beasainen. Kultur Intereseko Ondarea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Igartza baserria edo jauregia Euskal Herriko Gipuzkoa herrialdeko Beasain udalerrian kokatzen da, Goierri eskualdearen bihotz-bihotzean. Nahiz eta XII. menderako jada bazen han jauretxe bat, Ahaide Nagusien arteko borroken ondorioz 1420ean dorrea erabat desegin zuten. Gaur egungo eraikinean beheko solairua da zaharrena, eta baliteke antzinako dorrearen zati izatea.
- Artikulu hau Beasaingo jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igartza jauregia (Segura)».
Igartza baserria edo jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Beasain |
Koordenatuak | 43°02′51″N 2°12′33″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001483 |
19 | |
Jauregia Igartzako Monumentu Multzoko eraikinik deigarriena den arren, multzoa beste hainbat elementuz osatzen da. Esate baterako jauregiaren parez-pare eta Oria ibaia zeharkatzen duen izen bereko zubia. Baita, jada XV. mendean aipatzen zen errota hidraulikoa ere. Honen atzean, errotaren aldaparo berak urez hornitzen zuen burdinola. Zubiaren bestaldean dagoen Dolare eraikina, honen ondoan dagoen harrizko bide-gurutzea. XVII. mendeko ermita, apropos eraiki zena jauregiaren aurrean, bidearen ondoan, aspaldiko bidaiariei babesa eskaintzeko. Eta jauregiaren sotoan, musealizaturik dagoen XVI.mendeko egurrezko presa.
Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. 1996an Beasaingo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak jauregia txukundu egin zuten.