![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/11/Battaglia_Idistaviso.jpg/640px-Battaglia_Idistaviso.jpg&w=640&q=50)
Idistavisoko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Idistavisoko gudua (baita ere Weser ibaiko gudua eta Mindeneko gudua gisa ezaguna) Germanikok gidaturiko erromatarrek Germania Magna konkistatzeko aurrera eraman zuten azkeneko guda izan zen, 16an gertatua.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Idistavisoko gudua | |||
---|---|---|---|
Erromatar-Germaniar Gerrak | |||
![]() Guduaren garapena. | |||
Data | K. o. 16 | ||
Lekua | Weser ibaia, egungo Alemania. | ||
Koordenatuak | 52°11′24″N 9°01′14″E | ||
Emaitza | Garailerik gabe. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Itxi
Germaniko zen erromatar gudarostearen buruzagia, eta Arminio germaniarrena. Aurreko urtean, erromatarrek Thusnelda, Arminioren emaztea, harrapatu zuten. Guda honetan, Arminiok bere emaztea berreskuratu nahi izan zuen, baina ez zuen halakorik lortu, eta ez zuen sekula gehiago bere emaztea ikusi. Germanikok, erromatarren garaipentzat jo zuen gudu honen amaiera, baina bere legioek eta tropa laguntzaileek, atzera egin behar izan zuten. Guda hau, Weser ibaiaren inguruan gertatu zen, beharbada, oraingo Minden herriaren inguruan.