From Wikipedia, the free encyclopedia
ITER (International Thermonuclear Experimental Reactor; euskaraz: «Nazioarteko Erreaktore Termonuklear Esperimentala») nazioarteko proiektu zientifiko handi bat da, fusio nuklear bidez energia modu komertzialean ekoiz daitekeela frogatzeko sortua. Konplexutasun handiko proiektua da; proiektuaren ideia 1986an sortu zen, fusio nuklear bidezko erreaktore baten egingarritasun zientifikoa eta teknikoa frogatzeko asmoz. ITER Cadarachen (Rodanoren Ahoak, Frantzia) ari da eraikia izaten, eta 14000 milioi euro inguru kostako da, historiako bosgarren proiektu garestiena Apollo Programaren, Nazioarteko Espazio Estazioaren, Manhattan Proiektuaren eta GPS sistemaren ondoren.
ITER | |
---|---|
The way to new energy | |
Datuak | |
Mota | ikerketa proiektua, Tokamak eta megaproject (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Kudeatzailea | The ITER Organization (en) |
Egoitza nagusi | |
Babeslea | Europar Batasuna, India, Japonia, Txinako Herri Errepublika, Errusia, Hego Korea eta Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sorrera | 2006ko urriaren 24a 2006 |
Aurrekoak | Joint European Torus (en) |
Ondorengoak | DEMO (en) |
webgune ofiziala |
ITER proiektuan zazpi herrialde eta erakundek hartzen dute parte: Europar Batasunak, Indiak, Japoniak, Txinako Herri Errepublikak, Errusiak, Hego Koreak eta AEBek. Europar Batasunak kostuaren % 45 inguru jarriko du, eta gainerakoek % 9 gutxi gorabehera.[1][2][3]
ITER fusio-erreaktorea Tokamak motakoa da, 500 MW-eko potentzia sortzeko diseinatua. Fusio prozesua abiarazi eta iraunarazteko eman behar zaiona baino energia gehiago sortzen duela frogatzea du helburu nagusia, gaur artean inongo fusio-erreaktorek lortu ez duena. ITERaren instalazioen eraikuntza 2007an hasi zen, baina proiektuak atzerapen eta gainkostu handiak izan ditu. Ez da espero eraikuntza-fasea 2019a baino lehen amaituko denik. Erreaktorearen abiaraztea urte horretan bertan izatea espero da eta plasma-saiakuntzak 2020an hasiko dira, baina deuterio-tritio fusio osoa ez da 2027a baino lehen hasiko[4], eta hori aurretik izango dituen arazo teknikoak arrakastaz konponduko balitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.