From Wikipedia, the free encyclopedia
Hun Sen (khmereraz: ហ៊ុន សែន; Kampong Cham, 1952ko abuztuaren 5a) kanbodiar politikaria da. Kanbodiako lehen ministroa izan zen 1985etik 2023ra.
Hun Sen | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2024) | |||||||
1998ko azaroaren 30a - 2023ko abuztuaren 7a ← Ung Huot (en)
1993ko irailaren 21a - 1998ko azaroaren 30a
1985eko urtarrilaren 14a - 1993ko uztailaren 2a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | ហ៊ុន ប៊ុនណាល់ | ||||||
Jaiotza | Peam Kaoh Sna Commune (en) , 1952ko abuztuaren 5a (72 urte) | ||||||
Herrialdea | Kanbodia | ||||||
Lehen hizkuntza | khmerera | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Hun Neang | ||||||
Ezkontidea(k) | Bun Rany (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | khmerera Vietnamera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Khmer Gorriak Kampuchean People's Revolutionary Armed Forces (en) Royal Cambodian Armed Forces (en) | ||||||
Gradua | maior Armadako jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Theravada | ||||||
Alderdi politikoa | Cambodian People's Party (en) Khmer Gorriak | ||||||
samdechhunsen.gov.kh | |||||||
1970ean Khmer Gorriekin bat egin zuen eta mailaz maila gora eginez joan zen. 1975ean, Phnom Penheko gatazkan begi bat galdu zuen. 1976an, Khmer Gorriek, Pol Pot buruzagi zela, Kanbodia Demokratikoaren Errepublika aldarrikatu zuten, eta Hun Senek Vietnamera alde egin zuen.
1979an, vietnamdarrek lagundutako armadak estatu-kolpea eman eta Khmer Gorriak eta Pol Pot Phnom Penhetik alde egitera behartu zituzten. Hun Sen bere herrira itzuli zen, eta vietnamdarrek lehen ministro egin zuten. 1979tik 1993ra bitartean, vietnamdarren gobernu txotxongiloaren buru izan zen. Nazio Batuek milioika dolar sartu zituzten Kanbodian 1993an monarkia konstituzional batekin demokrazia ezartzeko asmoz.
Nazio Batuek babestuta, hauteskundeak egin ziren 1993an, eta Norodom Ranariddh printzeak, Norodom Sihanouk erregearen semeak, irabazi zituen. Hala ere, Hun Senek, Kanbodiako Herriaren Alderdiaren lehendakariordeak, esan zuen bere alderdiak herria zatituko zuela eta bere buruzagitza beharrezkoa zela. Nazio Batuek boterea Ranariddhen eta Hun Senen artean banatzea proposatu zuen, biak lehen ministro izendatuz.
1993tik 1997ra bitartean, elkarrekin gobernatu zuten, baina 1997ko maiatzean Ranariddhek bere herriari ohartarazi zion 1998an Hun Senek hauteskundeak irabazten baldin bazituen, Kanbodiaren monarkia konstituzionalerako bidea zapuztuko zuela, eta komunismoa ezarriko zuela berriz, demokraziaren ordez. Handik bi hilabetera, Hun Senek Ranariddh bere kargutik kendu zuen, eta gatazka odoltsua sortu zen, dozenaka hildako eragin zituena. Kazetariek estatu-kolpea zela esan arren, Hun Senek ukatu egin zuen. Printzeak alde egin behar izan zuen eta, hura kanpoan zela, Kanbodiako parlamentuak Ung Huot atzerri-ministro ohia aukeratu zuen Ranariddh printzearen ordezko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.