From Wikipedia, the free encyclopedia
Hugo I.a (frantsesez: Hugues; grezieraz: Ούγος; 1194/1195 – Tripoli, 1218ko urtarrilaren 10a) Zipreko erregea izan zen 1205etik 1218ra.
Hugo I.a Ziprekoa | |||
---|---|---|---|
1205eko apirilaren 1a - 1218ko urtarrilaren 10a ← Amalariko II.a Jerusalemgoa - Henrike I.a Ziprekoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1193 | ||
Heriotza | Tripoli, 1218ko urtarrilaren 10a (24/25 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tripoli | ||
Familia | |||
Aita | Amalariko II.a Jerusalemgoa | ||
Ama | Eschive d'Ibelin | ||
Ezkontidea(k) | Alizia Xanpainakoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Lusignan (en) | ||
Jarduerak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bosgarren Gurutzada |
Amalariko II.a Jerusalemgoa eta Eschiva Ibelingoaren semea izan zen. 1205ean bere aita hil zenean, Zipreko bigarren errege bihurtu zen. Hugo oraindik adingabea zenez, Walter Montbéliardekoa koinatua arduratu zen erregeordetzaz. Adin nagusitasunera iristean, Hugok erregeordetzaren kontuak eskatu zizkion Walterri eta dirua itzultzeko eskatu zion.
Ospitaleko Zaldune mesede egin zien eta zerga jakin batzuetatik salbuetsi zituen. 1217an Bosgarren Gurutzadan parte hartu zuen Andres II.a Hungariakoarekin batera, Eta lur musulmanei eraso zien Galilean. Itzuli zenean Tripolin gelditu zen bere arreba Melisendaren ezkontzara joateko, baina gaixotu eta han hil zen.
1210ean Alizia Xanpainakoarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten, tartean Henrike I.a Ziprekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.