Hots-kutsadura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hots-kutsadura edo kutsadura akustikoa bizi-kalitatea edo ingurumena kalte dezakeen soinu gogaikarria edo neurriz gainekoa da. Beste kutsadura motak ez bezala, zarata ez da pilatzen, baina orobat kalte handiak eragin diezazkioke bizi kalitateari, modu egokian kontrolatzen ez bada.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Soinu kutsadura kontzeptuak giza-jardueren ondorio den zaratari egiten dio erreferentzia eta eragin negatiboak izaten ditu jendearen osasun fisiko,mental eta entzumenezkoan. Nazioarteko osasun organismoen arabera, kutsadura mota honek entzumen gaitasunaren murrizketa eragin dezake, baina baita trastorno psikologikoak (paranoia, perbertsioa) zein fisiologikoak.
Osasunerako Mundu Erakundearen (OMS) txosten baten arabera, 50 dezibilen langa izan beharko litzateke gehiegizko muga. Espainian, aldiz, soinu konfort maila 55 dB-etan ezarri ohi da. Maila honetatik gora, soinua atsedenaldi eta komunikaziorako kaltegarria izan ohi da. 2005eko Europar Batasunaren ikerketa baten arabera 80 milioi hiritar inguru nozitzen dute egunero 65 dezibetik gorako kutsaduraeta beste 170 milioi 55-65 dB bitartekoak.