From Wikipedia, the free encyclopedia
Hortzetako pasta hortzak garbitzeko erabiltzen den orea, ia beti hortzetako eskuila erabiliz. Osagaiak hauek izaten dira: fluorra sodio monofluorfosfato moduan (Na2PO3F), buztina, kuartzo pixka bat, Sodio fluoruro (NaF) eta garrantzitsuena, abrasibo bat, maiz marmola.
Lehen hortzetako pasta duela 4.000 urte sortu zuten egiptoarrek, eta klisterate deitzen zioten. Egiteko, pumita hautseztatua, gatza, piperbeltza, ura, idi-azazkalak, arrautza-oskola eta mirra nahasten ziren. Hala ere, dentifrikoa ez zen XIX. mendera arte ohikoa izan.
XIX. mendearen hasieran, hortzetako pasta urarekin erabiltzen zen, baina ahoko antiseptikoek laster hartuko zuten ospea. Etxetik ibiltzen ziren dentifrikoek klariona, adreilu txikitua eta gatza zituzten osagai komun gisa. 1866an, Home Cyclopediak egur ikatz birrindua gomendatu zuen, eta zenbait dentifriko patentatu eta komertzialek kalteak egiten zituztela ohartarazi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.