Hondakin-uren arazketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizakiok etengabe kontsumitzen dugu ur geza. Ur geza disolbaturiko gatz batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz.
Gure inguruko hirietan 250-300 litro ur kontsumitzen dira gutxi gorabehera, biztanle eta eguneko, baina kantitatea askoz handiagoa ere izan daiteke, urteko sasoiaren arabera. Esaterako, neguan ur kontsumoa handiagoa da udan baino, berogailuak erabiltzeagatik. Gainera, zenbat eta handiagoa hiria edo industrializatuagoa lurraldea, ur gehiago gastatzen da biztanleko.
Ura behin erabilita, substantzia kutsagarriekin nahastuta geratzen da, adibidez, koipeak, olioak, detergenteak, xaboiak eta era guztietako hondakinak, ura berriz erabiltzea galarazten dutenak. Ur horri, baldintza horietan dagoenean, hondakin-ura esaten zaio.
Gehienetan, hondakin-urak jarraian isurtzen dira ibaietara eta itsasora, baina gaur egun, gero eta handiagoa da arazten den ur kantitatea. Aipatutako arazte-prozesuetan metodo fisikoak, kimikoak eta biologikoak erabiltzen dira kutsatzaileak uretatik banatzeko edo desagertzeko.
Helburua zein den argi dago, ura berriz egokia bilakatzea giza kontsumorako. Horretarako, araztu ondoren potabilizazio-instalazioetara bideratzen da. Bertan, ura zenbait prozesuetatik pasatzen da, helburua lortu arte.
Araztegiek hainbat abantaila dituzte baina horietatik onuragarriena ura guztiz aprobetxatzen dela, eta gaur egun oso garrantzitsua da.