Hizki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkiak hitz edo lexema bati aurrean (aurrizkiak), atzean (atzizkiak) edo barruan (artizkiak) kokatzen zaizkion morfemak dira. Hizkiek hitzen esanahia aldatzen dute, bai gramatikaren aldetik (flexioa), bai semantikaren alderik (eratorpena).
- Artikulu hau afixuei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hizki (argipena)».
Adibidez, etxe hitzari -tik atzizkia gehitzen bazaio, esanahi gramatikal berria du, baina -aurre atzizkia eransten bazaio, esanahi semantiko berria.