Hirugarren Mundu Gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hirugarren Mundu Gerra kontzeptua Bigarren Mundu Gerra ondorengo balizko mundu mailako gatazka militar bat definitzeko erabili den terminoa da. Bigarren Mundu Gerra amaieran txikizio handiak sortzen dituzten lehergailu atomikoak erabili ziren; ondorengo urteetan arma atomikoen erabilera zabaldu egin zen: Ameriketako Estatu Batuak izan baziren lehenengoak, laster ere Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, Frantzia, Israel, Txina, Erresuma Batua eta beste herri batzuk herri-nuklearren taldean sartu ziren. Gaur egun biltegi nuklearretan gordetzen diren armek mundua birrintzeko eta gehiago egin zezaketeen.