Hipotalamo
Dientzefaloaren zatia, garunaren hirugarren bentrikuluaren zorua eta albo-horma baten zati bat eratzen dituena. Errai-jardueren, oreka hidrikoaren, gorputz-tenperaturaren eta abarren kontrola hartzen du bere gain / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hipotalamoa ornodunek duten garuneko egitura da, talamoaren azpian dagoena eta dientzefaloaren azpialdea osatzen duena. Burmuineko zatia izateaz gain, guruin endokrinoa ere bada, zenbait hormona jariatzen dituelako. Gainera, sistema linbikoaren parte garrantzitsua da.
Hipotalamo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Dientzefaloa |
Konponenteak | Kiasma optikoa Traktu optikoa tuber cinereum (en) neurohipofisia mammillary body (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | hypothalamus |
MeSH | eta A08.186.211.200.317.357 A08.186.211.180.497 eta A08.186.211.200.317.357 |
TA | A14.1.08.401 eta A14.1.08.901 |
FMA | 62008 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio-sistema autonomoaren funtsezko egitura da hipotalamoa. Jakina da bere estimulazioak nerbio-sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen duela. Nerbio-sistema sinpatikoarekin eta parasinpatikoarekin ditu loturak.
Lotura estua mantentzen du, halaber, hipofisi guruinarekin; lotura anatomikoa ez ezik (txorten labur bidez), lotura funtzionala ere badute hipofisiak eta hipotalamoak: hori dela eta, sistema hipofisiario-hipotalamikoaz hitz egin daiteke, gorputzaren homeostasian zeregin oso garrantzitsua betetzen duena.