![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a6/Menstrual_blood_in_toilette_menstruation.jpg/640px-Menstrual_blood_in_toilette_menstruation.jpg&w=640&q=50)
Menstruazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Menstruazioa —hizkera arruntean, hilekoa— baginaren umetokiaren barruko odolaren eta ehun mukitsuaren isuri erregularra da.[1] Hilekoaren zikloak hormonen maila igo eta jaistea du ezaugarri. Hilekoa progesterona-mailen jaitsierak eragiten du, eta honek agerian uzten du haurdunaldia ez dela gertatu.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a6/Menstrual_blood_in_toilette_menstruation.jpg/640px-Menstrual_blood_in_toilette_menstruation.jpg)
Emakumeen % 80k ez du egunerokotasunean haien jardunarekin jarraitzeko arazorik izaten hilekoa duten bitartean edo aurretik. Menstruazioa izan baino lehen agertu ohi diren sintomei hilekoaren aurreko sindrome (PMS) deritze. Sintoma horiek emakumezkoen % 20-30ek jasaten dituzte, eta % 3-8k sintoma larriak pairatzen dituzte:[2] aknea, bular minberak, hantura, nekea, suminkortasuna eta umore-aldaketak.[3] Gainera, zenbait emakumek bestelako sintomak dituzte hilekoa duten bitartean, hileko mingarriak eta zikloan zeharreko ez-ohiko odoljarioak adibidez.[4]