![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7c/Heterosexual_symbol_%2528bold%252C_red_blue%2529.svg/langeu-640px-Heterosexual_symbol_%2528bold%252C_red_blue%2529.svg.png&w=640&q=50)
Heterosexualitate
From Wikipedia, the free encyclopedia
Heterosexualitatea sexu desberdineko pertsonen arteko erakarpen erromantikoa, erakarpen sexuala edo portaera sexuala da. Sexu-orientazio gisa, heterosexualitatea honako hau da: «Sexu desberdineko pertsonenganako erakarpen emozional, erromantiko eta/edo sexualen eredu iraunkorra». Beste modu batera adierazita «Erakarpen horietan, lotutako portaeretan eta atrakzio horiek partekatzen dituzten pertsona-komunitate bateko kide izatean oinarritutako pertsona baten identitate-zentzuari egiten dio erreferentzia»[1]. Bisexualitatea, homosexualitatea eta heterosexualitatea dira sexu-orientazioaren hiru kategoria nagusienak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7c/Heterosexual_symbol_%28bold%2C_red_blue%29.svg/200px-Heterosexual_symbol_%28bold%2C_red_blue%29.svg.png)
Hainbat kulturatan, pertsona gehienak heterosexualak dira[2]. Zientzialariek ez dakite zergatik dagoen sexu-orientazioa, baina teorizatzen dute genetikak, hormonek eta inguruaren influentziak[3][4][5] eragina dutela, eta ez dela aukera aske bat[6].
Heterosexual edo heterosexualitate terminoa gizakiei aplikatu ohi zaie, baina jokabide heterosexuala ugaztun ia guztietan ikusten da, baita beste animalia batzuetan ere.