Hermetismo (literatura)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hermetismo (italieraz: ermetismo) XX. mendeko Italiako poesia mugimendua da; Frantziako poesia sinboliko eta postsinbolismoaren (Mallarmé, Rimbaud, Valéry, etab.) ondorioz sortu zen. Poesia hutsa lantzen zuten hermetismoaren jarraitzaileen iritziz, poesia bera da garrantzitsua, bestelako asmorik gabe. Mugimendu honetako poeta garrantzitsuenen artean, Quasimodo, Gatto, eta Giuseppe Ungaretti aipa daitezke.