biologo estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hermann Joseph Muller (New York, 1890eko abenduaren 21a - Indianapolis, 1967ko apirilaren 5a) estatubatuar irakaslea eta genetikalaria izan zen. 1946ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen aurkitu zuelako x izpiek mutazioak eragin ditzaketela.
Biologia irakatsi zuen Rice Unibertsitatean. Mutazio genetiko hilgarrietan zentratu zuen bere ikerketa. Gero Columbia eta Texasko unibertsitateetan irakasle izan zen eta erradiazioaren eta mutazio hilgarrien arteko harreman kausala aurkitu zuen. 1930eko hamarkadan genetika lantzen jarraitu zuen Berlinen, Leningradon eta Europako beste hiri batzuetan. 1940an Estatu Batuetara itzuli zen.
Erradiazioaren (mutagenesia) eragin fisiologiko eta genetikoei buruz egindako lanagatik eta proba eta gerra nuklearren epe luzeko arriskuei buruz egindako ohartarazpenengatik izan zen ezaguna.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.