Heriotzaren dantza, edota frantsesetik eratorria den dantza makabroa, Goi Erdi Aroan jatorria duen eta heriotzaren unibersalitatea gaitzat duen arte generoa da. Bere mezua bakarra eta argia da: norberaren jatorri edo maila sozialak ez du garrantzirik, heriotzaren dantzak batu edo berdintzen baigaitu. Alegia, gizaki guztiak inongo salbuespenik gabe hilobian amaituko dugula.

Thumb
Heriotzaren dantza (1493), Michael Wolgemuten margolana, Hartmann Schedelen Liber chronicarum idazlana.

Heriotzaren dantzan Heriotza beraren pertsonifikazio edo irudikapena agertzen da, giza hezurdura baten itxuraz, honek maila sozial eta adin guztietako gizakiak bere aurrera azaldu eta hilobi baten inguruan dantza egin dezaten deitzen die. Usadioz, heriotzarekin dantzatzen diren kargu edo maila sozialak Aitasantua, Artzapezpikua, Enperadorea, Sakristaua, Nekazari edo Baserritarra, eta abar ziren.

Heriotzak gizakiei bizitzaren gozamen eta gauza onak ez direla betirako eta amaiera dutela, eta denoi heriotzaren unea iritsi eta hilko direla oroitarazten die. Garaiko arten, bai margolaritzan nahiz antzerki eta arkitekturan maiz irudikatu izan den gaia da.

Zinema

1957ko Ingmar Bergmanek zuzendutako Zazpigarren Zigilua filmaren amaieran heriotzaren dantzaren eszena mitikoa jazotzen da.


Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.