From Wikipedia, the free encyclopedia
Henrike II.a Borboi-Condékoa (Saint-Jean-d'Angély, 1588ko irailaren 1a-Paris, 1646ko abenduaren 26a[1]), Condéko hirugarren printzea izan zen.
Henrike II.a Borboi-Condékoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Jean-d'Angély, 1588ko irailaren 1a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1646ko abenduaren 26a (58 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Henrike I.a Borboi-Condékoa | ||
Ama | Charlotte Catherine de La Trémoille | ||
Ezkontidea(k) | Charlotte Marguerite Montmorencykoa (1609 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Condéko printzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Franko-espainiar Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Henrike I.a Borboi-Condékoaren eta Charlotte de La Trémoilleren semea zen. Bera sortu baino sei hilabete lehenago aita pozoindurik hil zuten. Batzuek Charlotteri leporatu zioten senarraren hilketa[2]. Henrikeren heziketa bere aitaren lehengusu zen Henrike IV.a Frantziakoaren ardurapean egon zen. Izan ere, honen seme Luis jaio arte, Henrike Condékoa izan zen Frantziako koroaren oinordekoa.
1609an 15 urte besterik ez zuen Charlotte Marguerite Montmorencykoarekin ezkondu zen. Charlotte eta Henrike IV.aren arteko amodio kontuak zirela eta jelosturik, emaztearekin Bruselara ihes egin zuen, eta han egon ziren 1610ean erregea hil zuten arte[3].
Erregeren heriotzaren ostean Maria Medici erreginorde bihurtu zen. Garai honetan, Henrike printzeak aliantzak bultzatu zituen ustelkeriak jotako gobernuaren aurka. Giroa baretzeko, 1616ean erreginak Condé erregeordetzako kontseiluan sar zedin onartu zuen, baina, handik aste gutxira, atxilotzeko agindua eman zuen. Bastillan eta Vincenneseko gazteluan preso egon zen, 1619an Luis XIII.a Frantziakoak askatu zuen arte. Handik aurrera erregeren aholkularirik leialenetako izan zen. 1619 eta 1629 artean magnate eta higanoten matxinada batzuk zapaltzen lagundu zion eta, ondoren, Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen[3].
Henrike eta Charlotte Marguerite Montmorencykoak Frondako protagonista aktibo izan ziren hiru seme-alaba izan zituzten:
Aurrekoa Henrike I.a Borboi-Condékoa |
Condéko printzea 1588-1646 |
Ondorengoa Luis II.a Borboi-Condékoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.