Helreið Brynhildar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Helreið Brynhildar (antzinako eskandinavieraz: Brynhilden Helheimeko kabalgata"[1]) Edda Poetikoan dagoen antzinako eskandinaviar poema laburra da. Poemaren zatirik handiena (6. ahapaldia izan ezik) Norna-Gests þáttrren ere aipatzen da.
Datu azkarrak Helreið Brynhildar, Jatorria ...
Helreið Brynhildar | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | antzinako eskandinaviera |
Itxi
Henry Adams Bellowsek bere iruzkinetan dioenez, poema "batasun dramatiko maila aparta" duen maisulana da, eta Edda Poetikaren poema "bizi eta boteretsuenetako" bat da. Hala ere, zati batzuk jatorriz Sigrdrífumálaren zati zirela argudiatu izan da, eta bi poemak, nolanahi ere, oso hurbilak dira edukiz. Material gehienak eskandinaviarrak dira, eta elementu gutxik lotzen dute Nibelungenlied delakoan dagoen tradizio alemaniarrarekin.