Hego-ipuru
Juniperus generoko espeziea. Hostoen gainaldean bi lerro zuri eta fruitu gorri-arreak ditu. Eskualde mediterraneoan hazten da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hego-ipurua edo hego-orrea (Juniperus oxycedrus) Cupressaceae familiako landarea da, ipuruen generokoa. Portugal eta Marokoren ekialdetik, Iranen iparralderaino zabaltzen da. Lehortera ongi moldatutako landarea da. Mediterraneoan ugaria da, askotan artearekin, pinuarekin ... batera agertuz (oso arrunta baso pobreetan). Argitasun handia behar du, hori dela eta, mendi magal lehor eta harritsuak kolonizatzeko joera dauka eta ez da substratuarekiko espezifikoa. Itsas mailatik 1500 metroko altituderaino zabaltzen da, baina 1000 metrotik aurrera kopurua jaisten doa. Fruitu mamitsua ematen duen Cupressaceae bakarrak dira genero honetako landareak.Euskal Herrian erdialdeko zein goi-mendiko espezie bezala agertzen da.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Hego-ipuru | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Generoa | Juniperus |
Espeziea | Juniperus oxycedrus |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | juniper tar (en) |
Itxi