Haumearen sateliteak
Haumearen sateliteei buruzko artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Haumeak, gaur arte, bi satelite dituela egiaztatu da. Lehenengoa 2005eko urtarrilaren 26an aurkitu zen Keck teleskopioari esker eta bigarrena, 2005eko ekainaren 30ean aurkitu zen. Hasiera batean behin-behineko izendapen desberdinak jaso zituzten arren, gaur egun lehenengo aipatu dugun satelitea (136108) Haumea I Hi'iaka izenarekin ezagutzen da eta bigarrena, (136108) Haumea II Namaka izenarekin.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2b/Haumea_Hubble.png/220px-Haumea_Hubble.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3b/Haumea_ring_moons_diagram.png/640px-Haumea_ring_moons_diagram.png)