From Wikipedia, the free encyclopedia
Hashim Thaçi, albanieraz Hashim Thaçi edo Thaqi, serbieraz Хашим Тачи edo Hašim Tači, (Burojë/Broćna, Kosovo, 1968ko apirilaren 24a - ) Kosovoko presidentea eta UÇK gerrillari ohia. Kosovo presidentea izan zen 2016tik 2020ra.
Hashim Thaçi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016ko apirilaren 7a - 2020ko azaroaren 5a ← Atifete Jahjaga
2008ko urtarrilaren 9a - 2014ko abenduaren 9a ← Agim Çeku (en) - Isa Mustafa (en) →
1999ko apirilaren 2a - 2000ko otsailaren 1a ← Bujar Bukoshi (en) - Nexhat Daci → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Skenderaj (en) , 1968ko apirilaren 24a (56 urte) | ||||||
Herrialdea | Kosovo Jugoslavia Albania | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | University of Pristina (en) : zientzia historikoa, filosofia Zuricheko Unibertsitatea : zientzia historikoa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, militarra eta soldadua | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | sunismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Kosovoko Alderdi Demokratikoa | ||||||
Pristinako Unibertsitatean Filosofia eta Historia ikasi ondoren, Suitzara emigratu zen, Kosovoko diasporara.
1990eko hamarkadan Kosovoko Herri Mugimenduarentzat, ondoren Kosovoren Askapenerako Armada deituko zenarentzat, armak eta dirua biltzearen ardura izan zuen. Gjarpëri (sugea) ezizena zuen eta komandante izan zen. 1997an, Serbiako auzitegi batek 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion terrorista izatea leporatuta. Thaci ezkutura igaro zen orduan, eta 1998ko otsailean, Slobodan Milosevicek zuzendutako Gobernuak bilatze agindua eman zuen ustez Serbiako Poliziaren patruila bati segada antolatzeagatik.
1999ko martxoan Kosovoren Askapenerako Armadako buruzagitza politikoa bereganatu zuen.
2007ko azaroaren 17ko Kosovoko Alderdi Demokratikoarekin hauteskundeetara aurkeztu eta irabazi zituen. 2008ko urtarrilaren 9an lehen ministro kargua hartu eta 2008ko otsailaren 17an Kosovoren independentzia aldarrikatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hashim Thaçi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.