From Wikipedia, the free encyclopedia
Harresia toki zehatz bat babesteko egina den horma itxi bat da.
Harresiak Historiaurretik erabili dira, eta oso arruntak eta ohikoak izan ziren Erdi Aroan. Batzuek gaztelu bat inguratzen zuten; beste batzuek, hiri bat (Avila, Girona eta Lugon, kasu); eta beste batzuek, berriz, defentsa lerro handi bat osatzen zuten, adibidez Txinako Harresi Handiak. Munduko harresirik handienen sailkapenean lehena da Txinako Harresi Handia, eta haren ondoren dator Avilakoa.
Harresi batzuei, osagarritzat, dorre eta lubakiak jarri zizkieten, menderaezinago izan zitezen. Eraikitzeko zatirik konplexuena ateak dira: harresien ahulgunea dira, baina baita gune garrantzitsuena ere.
Marko Polok Txinatik bolbora ekarri ondoren, ia euren erabilgarritasun osoa galdu zuten. Gainera, herrigune bat inguratzen zutenez, herrigunearen hazkuntzarako eta barne komunikabideetarako arazo ziren. Honen ondorioz, harresiak bota egin ziren edo beste eraikuntza batzuetarako horma gisa erabili ziren. Hala eta guztiz ere badira azken mende bi hauetan ospetsu bihurtu diren zenbait harresi.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.