Haririk gabeko sarbide-puntu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konputagailu-sareetan haririk gabeko sarbide-puntua edo wireless access point (WAP), edo orokorrean sarbide-puntua edo access point (AP), sareko hardware gailu bat da beste Wi-Fi gailu batzuk harizko sarera konektatzea ahalbidetzen duena. APa normalean bideratzaile batera konektatzen da (harizko sare baten bitartez) gailu autonomo bezala, baina bideratzailearen osagai integral izatea ere gerta daiteke. AP bat ez da hotspot edo puntu bero baten berdina; puntu beroa kokapen fisiko bat da zeinaren bitartez Interneterako sarbidea lortuko den, normalean Wi-Fi teknologia erabiliz.